Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Représentación
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Bakarrik zaude etxean. Gordeta eduki duzun ardo botilarik onena zabaldu duzu.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin ordaindu nebazen
bost mila pezeta
ta urtetan euki dot
sotoan gordeta.
Egun luzea izan da
nago neka neka.
Nahiz eta lagunekin
egin dodan buelta
Leire be han itxi dot
tabernan barreka.
Atara dot botila
Bi Inurrieta.
Ospatu egin behar
dot ta txapelketa.

Nahiz eta plazaz plaza
ibili astero
luzaroan jardun dot
banu ta balego.
Ez jatazen ardura
epai ta numero.
Niretzat bardin bardin
txapel zein lehenengo.
Neure maila emotea
nik hoixe espero.
Ta nahiz ta garaipenak
beti jarri bero
gehiago gozatzen da
sufridu ta gero.

Bigarren ardautxoa
momentu gorenak
Burura aileketan
gaur oroitzapenak.
Hogei urteko plazak
onenak txarrenak
Joxe Agirrerekin
eindako azkenak.
Horrek etorten jataz
eta beste denak.
Egun eder ederrak
dira joan direnak
baina ondino etorteko
dagoz ederrenak.