Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Amets, hamasei urteko txirrindularia zaitugu. Askoren ahotan, etorkizunean zure izena urrezko orrialdeetan ikus daiteke. Gogor ari zara entrenatzen; ilusio eta motibazio handiak dituzu jarrita egiten ari zaren horretan. Gaur, ordea, Lance Amstrong-en elkarrizketa irakurtzen ari zarela, zer pentsa jarri zara.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Entrenamentu latzak eginez
sufrimenduaren mugan
mendiku batek esan zidan behin
"Bada gaitasuna zugan".
Neguan gogor saiatu ohi naiz
irabazi ohi dut udan
baina hamasei urte beteta
oraintxe jarri naiz dudan
gezurretazko zeru batean
izar bat izan nahi dudan. (bis)

Nahitaezkoa omen du batek
dopin pixka'ten laguntza
ura edanda ezin omen da
igo mendian goruntza.
Pentsa dezadan noizbait nigana
baletor poltsekin kutxa
ze esango nuke baietz edo ezetz?
Nere zalantzaren funtsa
eta ez al da nahiko tristea
zalantza egite hutsa? (bis)

Gero aitortu nezake baina
izan liteke berandu
esango dute "Idolo horrek
edozein pastilla jan du".
Ezin ote dut ziklista izan
eta jokatu ondradu?
Ahal baldin bada bide garbi bat
hartuko dut neure kargu
zeren gezur hau desmontatzeko
norbaitek hasi behar du? (bis)