Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-07-22 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Irakulis, Xabier
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bizarra moztu barik etorri zaren arrantzalea zara. Itsasoa harro egon arren, gaur lana daukazu.

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Itsasotik bizar luze
baina ez bizar zikina
Nafarroaruntz bidea
festa haundi Sanfermina
Miurak Estafetan gora
ta jendearen esprina
gaur uztailaren seia da
eguna argi egina
hamaika t'erdiak dira
erlojuaren rin-rina
teilatura igo gara
disimuluz ahalegina
buru gainean txanoa
bizkarrean ikurrina. (bis)

Hemen euskararen aurka
dena aitzaki, poesi
ikurrina debekatzen
eskuineko txit burgesi
ikastolak diru gabe
ia ezin da sinetsi
baina guk kaskagogorrak
ta ezin genuen etsi.
Ikurrina bota dugu
aurpegi zuri berezi
balkoia tapatu dugu
ta joan gara ihesi.
Izorratu ez zenuten
beste gauzarik merezi! (bis)

Balkoira Vall eta Maya
minberatu, amorratu
"Viva San Fermin San Fermin"
esaten dutela altu.
Jendeak ziztua jo du
plaza aurrea ze erretratu...
Guk kendu dugu txapela
ta Jarautan izkutatu.
Bandera zer da finean
forma koloredun trapu?
Bandera oihal puska da
masta punta baten altu
baina munduan ez daude
bandera aina estatu. (bis)