Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
2013-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogeita hamar urte joan dira
a ze-nolako pasada!
Azken urteetan hori hausnartzen
apur bat aritu gara.
Agintarien zirikatzaile
stablismenaren karga
irreberente xamarrak beti
baina ondorioa hara:
batzutan nonbait nabarmentzeko
zarata egin behar da.
Garai baten manifa ateoak
ziren elizen neurrira
Suelta la ollak hainbeste urtetan
edukia du segida
euskara hutsezko irrati baten
bila ari gara di-da
behatza begian sartzen dugu
onartu behar da tira
baina hala bedi ja Gasteizeko
historiaren zati da.
Propaganda apur bat egin dut
aldez aurretik barkatu
laguntza ere behar dugula
nahi dut mezua luzatu:
bazkide egiteko eskatzea
gehitxo da ta ez pasatu
baina azkeneko gauean behintzat
txosnatara gerturatu
hala bediko txosnara joan
eta tragotxo bat hartu.