Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-06-28 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Berritxu Saria (18. 2013. Berriatua)
Représentación
2013-06-28 Berriatua Sariketa
Gai-emailea
Aldazabal, Imanol
Bertsolaris / Auteurs
Mujika, Haritz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Azken egunetan, goizero-goizero, hutsik egin barik, esnatzearekin batera, balkoira irteten zara. Gaur, ordea, iragarpen txarrenak bete dira, eta zure etxepean ikusten dituzu ertzain eta epaileak, hipoteka ordaindu ez duzulako etxea desjabetzera datozenak.

Description

Air
Azken arnasa eman nahi nuke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-06-28 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Haritz Mujika

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hipotekak ta desjabetzeak
sorturik mila endredo
konturatu naiz denok gerala
diru zikinan bezero.
Oain alperrik da “Krisia ez bada
edo lanean banengo...”.
Berriz barrura sartu egin naiz
behera beidatu ta gero
balkoitik salto egingo baitet
bi aldiz pentsatu ezkero.

Alperrik dira herri harresiak
alperrik da herrigintza
eta umeei dena azaltzea
omen lehenengo baldintza.
Galduko degu zuen logela
teilatupea ta giltza
baino aurrera irtengo gera
ematen dizuet hitza
bizitza ez baita dirua eta
dirua ez baita bizitza.