Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Pentsioei jarriak [Bertsoa] / Iñaki Murua
Pentsioei jarriak [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-11-17
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lanik ezak liskarra
eta sesioa
biloben zaintzak berriz
gora tentsioa!
hipoteken zotina
eta presioa
gurasoen etxea
zena pentsioa
zenbaten salbazio
baten pentsioa!
Sartuko zigutenik
holako porrua
ezinago antzutik
darigun orrua
zoroaren etikak
non dauka zorua?
geu gara bere bazka
bere otordua;
geuk irentsi beharra
geure amorrua!
Izan gara eskulan
saiatu gartsua
eman ahala hustuz
gogo, grina, sua…
orain gara ahodun
errape antzua
beharrezko ez garen
jende behartsua
eskela eta eskale
arteko pultsua.