Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Oporrak kanpingean [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa

Description

Titre
Oporrak kanpingean
Dokumentuan jasotako izenburua
Oporrak kanpingean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gorputzak eta buruak bazuten haien desira
Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
77
Numéro
2427
Pages
19
Date de publication / empreinte
2014-09-07

Oporrak kanpingean [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-09-07 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorputzak eta buruak
bazuten haien desira
ta oporrak egin ditugu
gure beharren neurrira.
Nafarroko kanping baten
hogei egunez guztira
orain kanpotik jarrita
oporraldiai begira:
eguneroko ohiturei
so egitea aski da
soziologo batek azkar
aterako luke gida:
kanpingean ere lehengo
mundu denak batzen dira.

Partzelan gosaldu edo
tabernan barra gainean,
ingurutara muitu edo
beti leku jakinean,
telebista batekin joan
edo e-booka soinean,
haurrekin denbora pasa
edo askatu ring-ean,
lentejak edo kostillak
parrilarik haundinean,
arropak garbitu edo ez;
eta nork? Azken finean…
Lehengo mundu guztiak
batzen dira kanpinean.

Bikoteak haserretu
edo erraz jarri ados,
norberaz hitz egin edo
beste denei adarra joz,
oporrak dastatzen egon
edo bukatzeko gogoz,
dagonaz gozatu edo
amestu gehiago askoz…
Hutsune handien ispilu
egi txikien altaboz
oporretan iraultzarik
ez da gertatu oraingoz:
kanpineko mundu denak
berriz gizartera gatoz.