Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur ezkondu zara, eta ezkon gaua iritsi da. Bakarrik egingo duzu lo.

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bera larreko larrosa
ni osin arteko lapaitz
bera kabiko txoritxo
ta ni arrano zapelaitz
bere kabitik bueltaka
nenbilen hodei ta harkaitz
ta azkenean konkistatu
nuen amestu nuna maiz.
Gaur udaletxe parean
ez eliza ta ez apaiz
sartu dit eraztuntxoa
ez malko ta ez zorigaitz
ta nik irri egin diot
eta zoriontsua naiz. (bis)

“Ai Julio maite zaitut”
“Nik ere bai txoriburu”
“Zatoz emaidazu musu
bai, bai nagola seguru”
“Bale ba emango dizut
eta ez egin tururu”
ta ezpainak ezpain kontra
heze ipini ditugu
eta gero banketean
baginen ziento bat buru
ta bera edaten ari
zenez glu-glu-glu-glu-glu-glu
nik zera pentsatzen nuen:
gaur ongi pasako dugu. (bis)

Gu gara señor ta señor
ez señor eta señora
ni Julio bera Agin
eta biak txora-txora
bera beti dago triste
ni beti nago gustora
bere ondoan pasa nahi
nuke bizitza denbora
baina joan gara gelara
bera besoetan gora
ta kaguendios lo hartu du
ta zergatik izango da?
Burua galtzen dulako
sagardotikan kanpora. (bis)