Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Kortabarria, Maialen
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Epailearen aurrean jarri eta hala galdetu dizu: “¿Participó usted en la kalejira de Sarrasarro pro presos hace dos años?”

Description

Air
Hil da Canovas fuera Canovas I
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mikro aurrean jartze hutsak du
bere erantzunkizuna
batipat egi osoa bada
esateko daukazuna.
Herrian alde egitea da
guk dugun eginkizuna.
A ze galdera, ze sakontasun
eta ze estuasuna
baina galdetu aurretik ere
badakizu erantzuna.

Hona etortzeko deia jasota
sentitu naiz larritua
herrigintzan ta laguntzan soilik
naizelako aritua
ez dagon hortan hutsak bilatzen
zaitugu zu aditua
herri batek du ezin jasana
ta ezin konprenitua
nik ere badut nere galdera:
zergaitik den delitua.

Ta hori zer da? Igual isuna
edo espetxean bi urte
estuasuna ta dirutza bat
zirko eskas honen truke.
Defendatzeko egia badut
badut nahikoa bertute
nire erantzuna baietza duzu
bazenekiena zuk`e
eta gehiago esango dizut:
berriro egingo nuke.