Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-02-28 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2014-02-28 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
(Zerbitzariek edari botilak utzi dituzte mahai gainean). Xebastian eta Iñaki Murua egiaztatzaileak dira. Zuek, Andonik eta Peñak, botilak entregatu dituzue.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
11

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-02-28 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Egiaztatzen hasi zaite zeu
ez baldin bada inporta
Azpilikueta botila da hau
holako hamasei konta
behin gau batean edan nituen
eta ez gutxira jota
atentatu bat burutu nuen
nire buruaren kontra. (bis)

I. Murua
Beraz zerorri aritu zinan
zeure buruan kalteko
Azpilikueta marka ezaguna
ere zendun esateko
beste hamabost bat bertan eta
non dira haiek tarteko?
Ez zenitun ba nonbait gordeko
zuk koktelak egiteko? (bis)

S. Lizaso
Orain artean baita ezetza
sortu du hainbat sesio
ta agerpen bat egite hori
zuek zenuten desio
Iñaki eta ni egiaztatzen
saiatu gera propio
ta sinatzen det aurreko armak
berriz ez dute balio. (bis)

A.M. Peñagarikano
Bertso afaritan jan-edateko
ez degu izaten beldurrik
gero kontrolak jartzen dituzte
agian alper-alperrik.
Zurruteroak zarete denak
ez det esango gezurrik
botila danak hustuta daude
betea ura bakarrik. (bis)

A. Egaña
Atentuak egin ditugu
bai bonba ta bai koktela
bizi-bizia izan naiz ni ta
Peña’re ez zan motela
baina benetan aitortuko det
komeni zaigun bezela:
debilidade momentu baten
behin Kas bat edan nuela. (bis)

I. Murua
KAS bat ta EGI nahastu dituzu
horrekin degu nahikoa
egiaztatzen jarria dago
egi-egizko bikoa
Andoni Egañak adierazten du
argi botilletakoa
eta nik argi adierazten dut:
Peña ez da ETAkoa. (bis)

S. Lizaso
Nongoa denik berak ez daki
hala ere zenbaiten etsai
inguratuta hartu ohi zaio
makina bat alkohol usai
osasunez’e ez dabil ondo
errepara koloreai
tarteka gorri-gorri egiten da
eta txuritu ere bai. (bis)

A.M. Peñagarikano
Hemen gaurkoan etorri zaigu
zerbait edateko txanda
hemen dauzkagu markako txanpain
hemen Ibañez Bujanda
ta Sebastian ze aldrebesa
egia garbi esanda:
zuk Cantarranas edaten dezu
zu zeu zapoa izanda. (bis)

A. Egaña
Onartzen degu ardoarekin
egin gendun pekatua
onartzen degu ginebrarekin
eztarria nekatua
armategia ematen degu
hala dago merkatua
baina oraindik Ducados degu
gora borroka armatua! (bis)

I. Murua
Ginebrarako Loiolakoa
eta Egiakoa ados.
Hortan bat gaude ta nahi badezu
bizkaieratikan gagoz
esan diguzu adibidea
erakutsiaz ta ahoz
zure Ducados lehenago zan
orain dira caducados (bis)

S. Lizaso
Azken batean bete beharra
egiaztale papela
guk egin degun bisita honek
balioik ez du bestela
kamarak ere lekuko dira
batere kerik ez dela
egiaztatzen erreza dago
su-etenean guadela. (bis)