Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Erniarraitz Bertso Kopa (1. 2014. Azkoitia)
Représentación
2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Ugartetxea, Beñat
Uranga, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu.
Jokin: Malkoa
Beñat: Begirada

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga
Gustokoren bat jotzen badugu
egunen batean begiz
ta berak uko egin ezkero
beti gaude pena handiz.
Zuk zoriona lor zenezake
irriparrez egin diz-diz
ez det ulertzen zergatik sortzen
nauzun horrenbeste aldiz?

B. Ugartetxea
Galdera hori erantzutea
ez daukat batere errez
ze pertsona den ze egoera den
kakoa hor dago berez.
Funtzionamendu berdina dugu
parrezka edo negarrez
zu gabe ni nor izan naiteke
ostera zu ni gabe ez.

J. Uranga
Begirada bat tarteko bada
hainbeste atarramendu
sor bailiteke gero ezin da
masail bietatik kendu.
Banoa hemendik ahal bada urruti
aurpegietatik aldendu
ni aspertu naiz jendeai sortzen
horrenbeste sufrimendu.

B. Ugartetxea
Irriz tarteka irteten zara
jendearentzat mesede
nahiz txarrerako zoritxarrean
daukazun mila botere
bion artean garbi ikusten da
gaur ni naizela errege
nik funtzioa bete nezake
begiak itxita ere.

J. Uranga
Ta uste al dezu gaur hori dela
malko batentzat kondena?
Ni azaltzera noakizu gaur
pentsatu ohi dudan dena:
jakin ezazu zu soilikan ez
zera hori ahal dezakeena
begiak ixten dituztenean
ateratzen naiz gehiena.

B. Ugartetxea
Baina aterako ez bazinake
segurenik hobeto
adibide bat jarri nahi nuke
nik orain nabarmentzeko:
kleenex-a ere izaten dugu
sarri gu biok tarteko
ni garbitzeko erabiltzen da
eta zu desagertzeko.