Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-01-08 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Kabigorriko Bertso Gauak (2. 2014-2015. Irun)
Représentación
2015-01-08 Irun Jaialdia
Conducteur/trice
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gure garaian ez zegoen, eta bat-batean ikusi genuen Mari Domingi Olentzerorekin batera, baina ez dakit inoiz galdetu zaion Mari Domingiri gustura dagoen edo... Oraintxe egingo dizkigu bi hitz Mari Domingik.

Description

Air
Azken arnasa eman nahi nuke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-01-08 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean Olentzero zen
gure artean bakarra
baina ez zuten inoiz eman nahi
holako irudi txarra
eta norbaitek ikusi zuen
andrazko baten beharra.
Bere alboan joaten naiz orain
aurpegian irrifarra
beste bateri jarriozue
holako senar baldarra!

Aldatu nahi zen irudiz eta
aldatu nahi zuten garaiz
baina agian hau bihurtu da
Mari Domingirentzat gaitz
nola denborak aldatzen diren
ta aldatzen dugun mintzagaiz
emakumeen izenean on
egin beharra daukat maiz
baina halere bere ondoan
“pegote” bat sentitzen naiz.

Mari Domingik zer egiten du?
Ba inork ez daki jakin
ze ume denak Olentzerogaz
daude ekin eta ekin.
Ta dagoeneko ni aspertu naiz
gure paripe honekin
hurrengoan utzi niri ateratzen
nire kabalgatarekin
edo bestela utzi liatzen
Anbotoko Marirekin.