Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-01-18 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-01-18 Zeanuri Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek bi guraso zarete. Gaur ere bueltatxoa egin duzue bakoitza bere umetxoarekin, eta kafea hartzerakoan hausnartzen egon zarete. Ze Euskal Herritara, nora ekarri ditugu gure haurtxoak?

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-01-18 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Inoiz pentsau dot izango diren
etorkizun baten jabe
ze lan, ze herri eta ze mundu
euko daben parez pare
positibotik pentsetan hasi
beharra deukot halanbe
guk hankaz gora jarri doguna
eurek konponduko dabe.

I. Elortza
Euskal Herria dagoen lez da
mundua dana izanik
gure umeak ez dira haziko
gero be problema barik
baina laguna, ume ginela
ezagutu nebana nik...
Zu positibo baldin bazagoz
nik ez daukat zalantzarik.

U. Iturriaga
Positiboez jakin badakit
ein beharko dabela lana
ta ezin dira begiak itxi
eta ahaztu iragana
baina halanbe iruditzen jat
aukera kontua dana
ia izaten dan belaunaldi bat
kartzelara joango ez dana.

I. Elortza
Bat nagusitzen danean Unai
bada hainbat kontu bitxi
zeuk esan legez izan daitela
neuk be bardintsu iritzi
baina badago beste kontu bat
ez deustana ardura gutxi:
umeri ze mundu itxi baino
munduai ze ume itxi.

U. Iturriaga
Geuk gura arren umeak ezin
dira fabrikau neurrira
geu be zer garen nundik gatozen
Igor oraintxe begira
ta gurea be konpondu baietz
hainbesterako ez da tira!
Putakumeak lehen baegozan
ta gero be egongo dira.

I. Elortza
Gatxa dogu bai lehen, orain, gero
moldatzea gizartean
nahiko gatxa da norberarekin
be egotea bakean
hezi daiguzan bizi daitezan
euren ametsak betean
kartzela barik ta moldatzeko
lez putakume artean.