Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-02-22 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Beloki, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Sujet proposé
Saharari laguntzeko janari-karabanak antolatzen aritu zarete biok. Bukatu duzue, bidali dituzue, eta Alaia oso gustura dago. Beñatek, ordea, ez du oso argi hori ote den elkartasuna adierazteko biderik egokiena.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Jaiotzerako ipintzen zaie
batzuei bizi-kondena
ipintzen zaie hurrenkerarik
hautatu gabe ordena.
Esaten duzu ez litekeela
hola konpondu problema.
Bide bakarra dagoenean
bide hori da onena.

B. Gaztelumendi
Bide horretan elikagaiek
berez badute kabida
baina Maroko bortizkeria
areagotzen ari da.
Kamioietan sartu ditugun
elikagaien distira
zabaltzen doan zauri batentzat
partxeak baino ez dira.

A. Martin
Helburua da jendarteari
min hori erakustea
isolatzeko estrategia
desmontatuz zapuztea.
Nik onartzen dut partxe bezela
igual Beñat ikustea
baina ez dugu bide hobea
bidean odolustea.

B. Gaztelumendi
Eta Marokok ondo zehaztu
ditu hortarako mugak
beraientzako dira hareak
Espainarentzako urak.
Elikagaiak bidali arren
nik badauzkat nere dudak:
elkartasuna maiz ez ote den
menderakuntza modu bat.

A. Martin
Menderakuntza era bat bada
baina bidean biltzeko
balioko du Maroko behingoz
aritu arte hitzeko.
Nahiz karabanan lekurik ez den
gero oso bat kabitzeko
behintzat balio izan litzake
bakarrik ez sentitzeko.

B. Gaztelumendi
Isolatzetik ateratzen da
karabanekin kolpera
baina han ezer ez dute eta
gu hemen gaude topera.
Benetan ez da ta konponduko
Sahararen egoera
aileagatzen ez geran artean
parez pare egotera.