Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-03-27 Bergara Jaialdia
Conducteur/trice
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Korrikako azken metroetan zoaz Bilbora iristen, jendearen artean korrika. Hortxe daukazu hiria zure aurrean eta zu korrika.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuk korrika arineketan
zaharragoak tatarrez
hainbeste jente euskeran alde
batera ez da egon aurrez.
Nahiz eta Bilbo nahiko erdalduna
dugun gaur egun tamalez
gaur zenbat pausu, zenbat pertsona,
zenbat berba, zenbat babes...
Nire hiria ez dira soilik
Guggenheim eta San Mames. (bis)

Guztiak “Ika-ika Korrika”
esanez ai zenbat giro!
Lekukoa be eskuz aldatuz
Emekiro-emekiro.
Euskalduntzea hurian doa
aurrera baina astiro
eta gaurkoa konturatzeak
eman deust nahiko bertigo
berez ze urrun eta ze gertu
dauzen Urepel ta Bilbo. (bis)

Berez gaurkoan lortu doguna
dogu benetan itzela
Kilometroak eta Korrika
gorantza doa nibela.
Gatx dago baina konturatu naz
helmugara goazela
lekuko txiki bat badaukagu
transmititzeko horrela
ta badakigu oin boterea
gure esku dagoela. (bis)