Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-06-24 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Beloki, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete.

Description

Air
Antton eta Maria I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Lehen otordua ta
gu gaude trantzean
hau ez gendun pentsatu
etxez aldatzean
Oestean bezela
parean batzean
ez horrela beiratu
ergelen antzean
sartu itzazu lentejak
mikroondasean. (bis)

A. Egaña
Une hontan badaukat
mila duda mota
zuk aholku ematea
ez zait ez inporta
pakete bakarrean
ze lenteja sorta!
Baina apetitua
goi-goian dago-ta
ez ote degu hobe
baezpa`re bi bota? (bis)

A. Martin
Lagundu beharrean
sarri enbarazu
egin ta haserrea
sortu ohi didazu
nik gehiago dakit ta
egidazu kasu
bi pakete gutxi da
nora zoaz aizu!
Patata zaku dena
zuritu ezazu. (bis)

A. Egaña
Ba hortaz nik badakit
gainera nabarmen
behin David de Jorge hori
ikusi bainuen
patata mordoxka bat
eskuetan, hemen
ta modernotasunak
horrenbeste kemen
bate zuritu gabe
egosten zituen. (bis)

A. Martin
Harrituta esan duzu
baina ez da hain grabe
telebista ikusiz
zenbat nobedade!
Bi aukera badaude
zu alperraren alde
zuritu gabe utzi
ta hobe da hala`re
propiedade guztiak
azalean daude. (bis)

A. Egaña
Ta urdaiazpiko pixka`t
ta hainbat genero
eta hezur bat sartu
dagonean bero
baina hezurrik ez degu
ta ez nun espero
hau konpondu beharko
degu honuzkero
ondo ukalondoa
hor sartu ezkero. (bis)

A. Martin
Ergela ote dugun
nahiz sinpatikoa
duda haundi bat daukat
duda kritikoa.
Ukondoa al duzu
horren neurrikoa?
Ba ez izterra da hori
juxtu azpikoa
txerrien besoa ez da
urdaiazpikoa. (bis)


A. Egaña
Txerri deitu didazu
nik egin hasperen
eta ideiatxo bat
etorri ondoren
nola elkarbizitzan
lehen eguna den
txerri honek badauka
hainbat nahi ta kemen
siesta egin dezagun
bazkaldu baino lehen. (bis)