Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
Bertsoa entzun |
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Paya
Ikusi dut Maialen ziklista
ta Tourreko paisajea
Jone ispilu bati kantari
bionbo bat eta kea. (*)
Ongi pentsatu pasa nahi duzun
pilularen peajea
hasieran da bidaia baina
azkenean biajea.
A. Mendiluze
Beraz txanponak bi alde ditu
bi partea ditu jokoak
errexena da lehenengoa hartu
eta gero gerokoak
baina askotan traizio bat
egin al digu gogoak
ta bildurtzen nau neure barrutik
irten liteken munstroak.
X. Paya
Lehenago ere entzun izan dut
zure iritzi pobrea
“pilula batek egingo al nau
naizena baino hobea?” (*)
Ligatzen behintzat izango al duzu
zu izan gabe ordea?
Exijentzia erdia eta
satisfazio doblea.
A. Mendiluze
Satisfazio horrek zerga bat
lotuta dakar harian
ni probatzeko desioekin
hasi nintzen aspaldian.
Zeu ere asmo berdinarekin
lehen aldiko abian
baina zergatik hartu zenuen
zure bigarren aldian?
X. Paya
Esango dizut nola izan zen
han zegoen triste Xabi
ta halako baten hartu zituen
ahotik hor pilula bi
prospektuak dio galderak bota
beti botikariari.
Zoaz ta esan hantxe daukazu
podiumean dantzari.
A. Mendilzue
Podiumean dantzan dabil ta
egin daiteke bi zati
mugimenduak hain biziak
ta biolentoak izaki
badaezpadare ez galdetzea
kasi hobe erabaki
ez prospekto ta ez errezeta,
zer saldu didan ez daki.
X. Paya
Extasiakin ikus liteke
kolpe baten Himalaia
Viagrarekin jo dezakezu
Philadelphiako kanpaia
Dulcolax hori ez, hori ez hartu
hori ez, Aitor benga ja!
Horrekin soilik izango duzu
komunerako bidaia.
(*) Saio horretako aurreko bertsoaldiei erreferentzia.
(*) Aitorrek lehen kantatutako bertso baten aipamena (Elgoibar, 1997-09-26)