Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-08-02 Altzo Jaialdia
Conducteur/trice
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. M. Peñagarikano
Noski bada sormena
nere iturrian
gauzak esan behar dira
bai baina neurrian.
Nola idatziko dut
nere memorian?
Zenbat andragai neuzkan
Altzoko herrian. (bis)

M. Lujanbio
Nahiz eta bat edo bi
etorri ondora
ezin exajeratu
nere metafora.
Hitzekin ere kontuz
egin behar da proba
iturria jarrita
zer ulertuko da? (bis)

U. Iturriaga
Iturriak burura
faloa ekarri
halaxe egituratzen
da burua sarri
jendea beti dago
detaile egarri
ez jarri soilik zenbat
nortzuk ziren jarri. (bis)

A. M. Peñagarikano
Txapelketetan jendez
ugaritan beti
behin baten egin nion
ihes edo ta-ti.
Nola idatziko dut
hain zaila izaki
ultzera izan zela
gezur ta aitzaki? (bis)

M. Lujanbio
Bertso munduan bada
horrenbeste pike
horko promesa eterno
ta horko elite
ultzera aitzeki zala
banekien nik`e
idatzi beharrik ez da
danek badakite. (bis)

U. Iturriaga
Horri buelta nola eman
nik Peña badakit
ultzera gezurra zan
hala`re hagaitik
idatzi ez zinela
joan horregatik.
Besteak parregarri
ez uzteagatik. (bis)

A. M. Peñagarikano
Altzon saioa urtero
saioa itzela
nik maite ditut xoxak
gehiago papela.
Nola idatziko det
behar den bezela
bestek baino gehiago
kobratzen nuela? (bis)

M. Lujanbio
Zuk beti izan dezu
patrika betea
berdin txekea edo
berdin billetea
diferenteak dira
ai Peña maitea!
Lotsa eukitzea ta
lotsa ematea. (bis)

U. Iturriaga
Eta zer zuk gehiago
bazendun kobratzen?
Zure dezibeliotan
nork du ba kantatzen?
Igual dio milioia
ere bada sartzen
Cristiano Ronaldo ez da
horretaz lotsatzen. (bis)

A. M. Peñagarikano
Karreteran kontrolak
ertzainek txapela
globoa puztu behar
egoera ergela
ta nik nola idatzi
gertatu bezela
ertzainen sarjentoa
laguna nuela? (bis)

M. Lujanbio
Hori xuabe-xuabe
idatz leike hala
putz eginda nibela
eman zenuala.
Baina ez zazu kontatu
Peña berehala
ertzainak autografoan
bila zebiltzala. (bis)

U. Iturriaga
Zu ezin kabituaz
bide zabalean
bat koma hiru eman
eginahalean.
Idatzi behar duzuna
azken atalean
etxera joan zinela
kotxe ofizialean. (bis)