Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Bertsoa entzun |
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ume hil baten gorpua
dago gure begietan
ta hunkitu egin gaitu
hori uste dut benetan.
Inguruan sumatu dut
jende ugari penetan
neuk ere gazia neukan
sarri begi azpietan.
Baina mundua zabala
da bere kontrasteetan
batzuek itotzen dira
kamioietan, pateretan
besteok itotzen gara
geure kontraesanetan. (bis)
Niki gorri praka urdin
gorpu txiki irudi zen.
Hori serioa denik
baina ez zait iruditzen
nahiz eta denok gaituen
zainetaraino hunkitzen
hala ere inor ez da
bere sofatik mugitzen.
Europa emakume bat da
besaulki batean biltzen
negar malkoak xukatzen
eta mukiak garbitzen
baina errukiak ez du
sufrimendurik gelditzen. (bis)
Eta araua da arau
ta boterea botere
exodoak telebistan
inguruan mila lege
komunikabide asko
eta gu haien titere
bitartean ibiliaz
tokiz toki hainbat jende.
Historia errepikatu
egiten da mendez mende
eta historia horri
begiratuz gero xehe
ez dauka ez hanka ez buru
ta ezta bihotzik ere. (bis)