Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-09-10 Bermeo Jaialdia
Conducteur/trice
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Paia, Fredi
Exercice
Launaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Demagun bertsolaritza krisi sakon batean sartu dela eta plazak hustu direla bertso eta bertsozalez. Zuk atzekoen gaitasunak ezagutzen dituzu. Eta zein da emango zeniokeen aholkua, gaitasun horren arabera, bizimodua ateratzen jarraitzeko?

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Bertso saiorik ez baldin bada
Uxue zu egon lasai
lehenago ere azaldu duzu
zerala hortarako gai.
Literatura idazten hasi
buru eta belarri ai!
Zeu aberastu ez zera egingo
baina irakurleak bai. (bis)


U. Alberdi
Saldu oso ondo saldu duzu bai
baina ez zaigu komeni
ume bat daukat eta igual laister
izango ditut bi nini.
Literaturak ez du ematen
eta horretan nago ni.
Ni idaztetik baino errezago
marketinetik Andoni. (bis)

A. Egaña
Baldin ta Fredi bertso plazarik
ez balitz edo akabo
zu mariñua izan zintezke
ta itsasoak igaro
gorro horrekin itsas gizonen
planta daukazu zeharo.
Hala ere kontuz itsas portutan
peligro haundia dago. (bis)

F. Paia
Gure aita mariñua izen zan
berrogeita hamar urtetan
amak prohibidu egin deuskun baina
barriro hasi naiz ketan.
Ba bai Andoni ni joango naiz
Somaliara atunetan
Albakorako barkuten baino
igual piraten lantxetan. (bis)

A. Egaña
Ta Amets zuk ondo ein zenezake
hitz, berba ta gainontzeko
entzun dudanez artea duzu
baloia zuzen jotzeko
bizimodua lor zenezake
futbolarien antzeko
Athleticek be badu premia
etxekoak fitxatzeko. (bis)


A. Arzallus
Hogeita bost bat urte damazkit
zelaian ari ta ari
astean lau aldiz entrenatu
ta ez naiz irten futbolari.
Beraz ni horrera iristea
litzatekeenez mirari
ni San Mamesen baino errexago
Urdaibaien arraunlari. (bis)


Gaia: Eta zu ezagutzen zara Andoni. Eta zu zer?


A. Egaña
"Ni bertsolari ez baldin banintz"
pentsatu izandu det maiz
oraindik ere proba egiteko
topatu ninteke garaiz
ez futbolari ta ez mariñu
ez idazle ta ez apaiz
zu ikusita ez da hain zaila ta
medikua izango naiz. (bis)