Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-09-13 Elorrio Jaialdia
Conducteur/trice
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Lekue, Etxahun
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Zelan barriak bere
harrera behar dauen
galoietan neu naz ta
klase hontan gailen
esango’tzut mundu hau
Etxahun zelakoa den:
pertxeroak hor dagoz
ta jefea hemen. (bis)

E. Lekue
Jertsea ondino ez dakit
nik neuk non ipini
ta zer esango dotset
tipo harro honi
ba apur bat apaltzea
jatzula komeni
Bilboko Errekalde
auzotik nator ni. (bis)

U. Iturriaga
Errekaldetik dator
orduan pobrie
bistan dago ez dala
oso dotorie.
Bi gauza etzaizuz ahaztu:
nire begiradie
eta nire aittetxon
exkabadorie. (bis)

E. Lekue
Gu biongandik aparte
negar ta mimoa
harrera egin dostezu
nahikoa irmoa.
Antzekoak garela
dot sentsazinoa
hemen ze gogorra dan
adaptazinoa. (bis)

U. Iturriaga
Ez da gero erreza
hona etortea
niregatik negarrez
hor dabil jentea
bi aukera dekozuz
Bilbotar maitea:
edo esklabo edo
lugartenientea. (bis)

E. Lekue
Nor dator geuregana
andereño, maisu?
Seguruenik neuri
egingo deust kasu.
Bigarren planorantza
pasako zara aizu!
Belkrodun zapatilak
lotzen be eztakizu. (bis)

U. Iturriaga
Mutiko ez zara jeuzi
ointxe momentuen
egotie gustatu
behar jatzun lekuen.
Niri hori esaterik
bizitza santuen!
Belkrue ipinikotzut
atzeko tutuen. (bis)

E. Lekue
Orain arte konpondu
gara hain itsusi
baina berbatan soilik
ezin gara hasi.
Errekreoan burruka
ein behar dugu kasi
ta irabazten dauana
bera da nagusi. (bis)