Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-10-31 Auritz Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Bide ertzean ikusten dut
kristoren jende tropela
lehendabiziko andreak
gorri kolorez mantela
eskutik ume ttiki bat
buruan duna txapela
atzerago amona bat
bi begiak mela-mela
euren motxila barrutan
goian daukana kordela
zer dagon ez dut ikusten
nahiko nukeen bezela
imajinatu dezaket
iragana daukatela. (bis)

S. Colina
Guk bidali genizkien
helikoptero, tanketa
bertan misilak jaurtikiz
eta hustuz metraileta.
Handik ihes egin dute
euren zaku ta maleta
bai, bai, uholdean datoz
ez lehen bezala aleka
euren paren sabelean
hortxe dijoaz zer gerta
begi-zuloak pasadan
urraturik kamiseta
Europaren sabelean
bihotzik ez dauka eta. (bis)


M. Lujanbio
Historiaren baitan gerrak
badira parentesiak
ez daude mapan eremu
jakin batean hertsiak.
Behin batean euskaldunak
ere jo zitun etsiak
eta hango ihesak ta
herio ta karraxiak.
Nahiz ta asaldatzen gaitun
siriarren ihesiak
ni gehiago kezkatzen nau
justiziaren gabeziak:
bonbak erein zizkienak
jartzen dizkie hesiak. (bis)