Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (25. 2015. Iruñea)
Représentación
2015-11-12 Iruñea Jaialdia
Conducteur/trice
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Karrika, Aimar
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ene egia denboran zehar
hain gordea, hain torpea!
Oraindik ere erdi agintzen
dago orduko kortea.
Nik uste beste probintzi baten
galdu zuen konortea
ta egiaren erreka horrek
ze-nolako idortea!

A. Karrika
Gure harizti hoietan ez da
zauria horren arina
oraindik ere sentitzen dugu
guk lehenago adina
Bidasoako uretan zehar
hondoratuz gure mina
eta oraindik ikusi behar
erreka guztiz zikina!

A. Arzallus
Errekak nunbait oraindik ere
zikinetik dakar ura
zoritxarrean gorpu hilotz bat
sartu zen kaja barrura
ta kaja bete horren ondoan
ze gogorra ze tristura
ziega hutsetan kunplitzen dela
egindako krimen hura!

A. Karrika
Ta Orbaizetan azken urtetan
min luze honen bitarte
urtero-urtero elkartu gara
hau salatzeko jo ta ke.
Aurten lehenengoz lehendakaria
izango da horren parte
baina ez dezagun guk hortan etsi
egi dena jakin arte.


A. Arzallus
Intxaurrondoko artxiboetan
lizundutako orriak
Goardia Zibilen histori latzak
praktikak ta teoriak.
Gaur egun lasai biziko dira
isilduaz historiak
baina hil arte segiko die
herriaren memoriak.

A. Karrika
Gure herria josia dago
joandako hoien minez
ta gure pena baretu nahian
omenaldiak eginez.
Egia jakin nahi ote dugun
eskatuko nuke zinez
ezer ez baita lortzen ahalko
hiru hitzen ahaleginez.

A. Arzallus
Batzurena hain zabaldua ta
bestena hain zinikoa
neroni ere iraganak maiz
egiten dit zimikoa.
Nahiz guk ere maiz egiten dugun
bide autokritikoa
biktimen mina ezin da izan
kapital politikoa.

A. Karrika
Hemen dena da dolu hitza ta
guztia da xori kanta
hemen gezurrak egi dirudi
egiak gezurran planta.
Bidasoako izan edota
begiko malko xarmanta
gure egia osa dezagun
minetik tantarik tanta.