Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Conducteur/trice
Paya, Xabi
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Bateko fisika ta
besteko matea
gero kimikarekin
ze errematea!
Seme dut ze nahi dezu
Julio esatea?
Inork ez deu espero
Einstein izatea. (bis)

J. Soto
Ez hortikan ez zaizu
irtengo Einsteinikan
disoluzio batzuk
ahal dela kimikan.
Aita baldin badago
ulertu ezinikan
horrek ez du esan nahi
zailak direnikan. (bis)

A. Egaña
Baina umearekin
a ze sesioa!
Den-dena ulertzea
bere desioa.
Whiskiai ura bota
nere bizioa
hori da nik dakidan
disoluzioa. (bis)

J. Soto
Beste formula bat nahi
nion erakutsi
ura da H2O
ta hari igurtzi.
Baina iruditzen zait
ta hobe argi utzi
etxe hortan dagola
oxigeno gutxi. (bis)

A. Egaña
Ba maisua zu ere
hasia pilatzen
gehiegi ez al zera
zeu korapilatzen?
Sinplea erakutsi
lehen hala eiten zen.
Zein hasten da urari
“H” ta “O” bilatzen? (bis)

J. Soto
Bilatze ez duenak
gero aurkitu ezin
zutaz aditzera dut
ta ez dena atsegin
erretzen duzu zenbait
puru gizen zein fin
zuk jarraitu karbono
dioxidoakin! (bis)

A. Egaña
Semea etxeko lan
gehiegin jabea
bizitza gozatzeko
denboraik gabea.
“Zu erretzaile zera”
esku bat grabea
zu zer zaitugu maisu
edo abadea? (bis)

J. Soto
Lehengoan erakutsi
nahia nion nik Platon
baina bere aitari
hainbeste jaramon
zure ondoan badago
baina lasai egon
igual ikasiko du
nor zen Tutankamon. (bis)

A. Egaña
Uste al dezu jaio
naizela ni aurten?
Tutan-Gabon horrekin
ez zaite zu irten.
Saiatua itzala
zer degun esaten
ni ere ez naiz bizi
leizazulo baten. (bis)

J. Soto
Kritikatu dituzu
nire lege, arau
gaurko etxeko lana
bidali dut ri-rau
nahiko errexa dirudi
ta horrek lasaitzen nau.
Baina erne: bi ta bi
beti ez dira lau. (bis)