Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2015-12-30 Durango Jaialdia
Conducteur/trice
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Gaiari oharrak
(Eskura ematen dizkie, Maialeni harri bat eta Ametsi baso bat ur).

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Gure herri harri hau zer dabil
aurrea edo atzea?
Garai batean harri aroan
bazen bortxa ta trantzea.
Harrien garai hura joana
edo behintzat apaltzea.
Halere horrek ez du esan nahi
sendotasuna galtzea.

A. Arzallus
Baina gizarte aldaketa honek
baditu zenbait balio
nahiz euskaldunen likido hori
den erdi ur ta olio
zuk badakizu ura betitik
izan dela H2O
eta herri zahar trinko horreri
arnasa ematen dio.

M. Lujanbio
Egia esan herri hau ez da
inoiz uretik aritu
baina metafora bezela bai
jaso det ta entenditu
hankak lurrean begiak urrun
ai izango bagenitu!
Ametsak, urak eta lurrunak
oinarriak behar ditu.

A. Arzallus
Ura pasa zen lehen Gernikatik
Lizarratik, Garazitik
ta errezeloa heltzen zait neri
zure harrizko begitik
ta baso hau tapatu nahian
ari zara aspalditik
baina goitikan estaliz gero
alde egiten dut azpitik.

M. Lujanbio
Egia da bati dohai on batzuk
urak dauzka bere kasa
baina gaur jendearentzat dena
da moda eta erraza
dena likido dena da hartu
kontsumitu eta pasa
ez da gauz bera malgutasuna
ta konsistentzi eskasa.

A. Arzallus
Agian bien juntura bat da
etorkizunen atari
zu beti zabiltz lehengo histori
ta mito zaharren kantari
ta garrantzi hori emanaz
izanaren epikari
harri hori eusten ez ote zaizu
besoa nekatzen ari?

M. Lujanbio
Egia da ari naiz nekatzen
ta zenbat indar eskasi
baina zerbait lortu nahi duenak
behar du neka arazi
funtzioa bilatu behar zaio
non den egokien kasi
besteri botatzeari utzi
eta eraikitzen hasi.

A. Arzallus
Ta eraikitzen hasteko trukoak
zein dira adiskidea?
Igurtzi eta desegin zazu
zure harri haundi, mehea
gure eraikuntza horretan hara
ura da nere idea
zeren ta hitzak uraren gisa
egin dezake bidea.

M. Lujanbio
Urak bere bidea egiten du
ta hitzak bidea bete
harria ere beti ez dago
pisu zurrunaren menpe.
Utzi ezkero sinestu ezkero
nahiz sortzen dun nahiko neke
harriak norberak nahi dun forma
hartzera bihur liteke.

A. Arzallus
Bai ni naiz boto aldakor bat
ta ni naiz gazte piloa
nahi duen gisan orrazten dena
bigote edo biloa.
Tira ur pixka’t botako dizut
hau da nere zepiloa
ta horrela igual edukiko du
harri zahar horrek brilloa.