Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Iban Urdangarin
2015-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Iban Urdangarin
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Martikorena
Maletak egin eta
hori da abaila
kontzejal gisa ez zun
horrelako maila!
Mercedes baten dijo
GPS, pantaila...
Baina honek’e badu
nitzat abantaila:
honen festak hobetzen
ez dago lan zaila. (bis)
I. Urdangarin
Lau urtean zakua
betea det etsaiz
ezagutu herriko
jende eta apaiz
nahi orduko ez dituk
hoiek pasa garaiz
nahiz ta gazte hatorren
gaur aurpegi alaiz
hemen ze pastel dagon
konturatuko haiz! (bis)
E. Martikorena
Zuek pasa zinaten
ta orduz aurrera
kontu bat bera ere
ez zaigu atera
ta gu jartzea berriz
omen da kaltera
herriai egin gabe
hainbeste galdera
herrira hurbiltzera
al zuaz hor behera? (bis)
I. Urdangarin
Lehen ere jaso diat
nahikoa adarrik
ibili dizkiagu
pausaje baldarrik.
Kontzejalentzat inoiz
ez dek urte txarrik
ta pasa behar diat
hain opor earrik
maletan etzeuzkeat
erropak bakarrik. (bis)
E. Martikorena
Bai, kontu hori dena
lehenotik banekin
herriaren kontura
hainbeste etekin.
Orain ipuin kontari
nirekin ez ekin
baina in zenezakeen
disimuluakin.
Ez jun udaletxeko
furgonetarekin. (bis)
I. Urdangarin
Nahiz ta sartu zareten
oso indarrean
udaletxea zeok
postura txarrean.
Nik oporrak zeuzkeat
halabeharrean
hikin oroituko nauk
modu earrrean
kuba libre edanez
plaia baztarrean. (bis)