Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Représentación
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gizona zara. Goizaldean etxera bidean neska bat doa zure aurretik oinez. Neskak, zure pausu hotsak entzuteagaz batera, ibilkera azkartu dabela somatu dozu.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bilbon parrandatik bueltan
mozkor sartu naiz metrora
ta buruak egin dizkit
hiruzpalau ziaboga
tripa ere dantzan neukan
noski behera eta gora
baina azkenik Algortan
irten ahal nintzen kanpora
neska bat daukat aurrean
eukiko ez banu hoba
pausua azkartzen dabil
pasa ahala denbora
esango nioke: “lasai
joan zaitezke auzora”
baina hitz egiten badiot
gehiago beldurtuko da.

Hiru farola eskasekin
kalean ez dago giro
eta nola ez sentitu
neskak hainbeste bertigo
hau pasa behar ote du
etxera doan aldiro?
Ez dakit zer egin martxa
bajatu edota igo
beldurtzeko nahiz badaukan
berez nahikoa motibo
hiru aldiz begiratu nau
ta laugarrenez berriro
ta ni epaituz bezala
begiekin egin tiro
ta ez dakit nola esan
“ez dizut ezer egingo”.

Nolatan gertatu diren
aspaldi hainbat atake
gu ere jada epaitu
izaten garamatzate
nahiz hau konpontzeko izan
nik nahikoa borondate
nire pauso hots bakoitza
bihurtu da bere kate
mundu hau eraiki dugu
ze mundu ta ze gizarte
mundu matxista honetan
ni ere naizenez parte
banku baten eseri naiz
nire etxetik aparte
ta hementxe itxoingo dut
nahikoa urruntzen den arte.