Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-02-28 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Beloki, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé
Bertsokideak jarritako puntuak

Description

Air
Haizeak bidali du
Orain hasi bihagu
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Andoaindarra zinan
zu garai batean
A. Mendiluze
oraindik hala dio
nere karnetean
hori ez da borratzen
herritik joatean
herritarrek onartzen
nauten bitartean.

O. Iguaran
Eta zure karnetak
zer gehiago dio?
A. Mendiluze
Zahar xamarra naizela
urteak medio
gero letrak borratzen
hasiak zaizkio
uste det aurkezteko
ez dula balio.

B. Gaztelumendi
Andoain edo Irura
zein dezu nahiago?
A. Mendiluze
Jode! Ba konpromiso
dexentean nago.
Hemen gustora nabil
gustora harago,
hobe urtea erdi
ta erdi igaro.


U. Muñoa
Herriko seme kuttun
egingo zaituzte
A. Mendiluze
Igual gertatu leike
baina ez det uste
ta neu ez naiz hasiko
izendapen eske.
Seme huts izanda ere
konforma gaitezke.


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu

M. Lujanbio
Zenbat sagardotegi
ein dezu honezkero?
A. Mendiluze
Ba ahaztu ez bazaizkit
dozena erdi edo
atzo azkenekoa
tripak dauzkat bero
ta gaur ere banoa
saioa ta gero.

O. Iguaran
Eguna ona, zer moduz
da biharamuna?
A. Mendiluze
Ba karraiatzen degu
kargatu deguna
beti ez degu izaten
itxura txukuna
disimulatu behar
bakoitzak ahal duna.

B. Gaztelumendi
Aurtengo sagardoa
hain ona al da ba?
A. Mendiluze
Eraman beharko da
hau ezpainetara
goxoa edo gazia
derrepente traga.
Jakiteko joan zaite
kupeldegitara.


U. Muñoa
Eta ez gizentzenko
nola egiten dezu?
A. Mendiluze
Goizean jaiki eta
lehenengo errezu,
gero korri ta salto
hezur danak kexu.
Zuk nola egin dezun
konta dezakezu.