Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-03-19 Igorre Jaialdia
Conducteur/trice
Gumuzio, Illart
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Enbeita, Onintza
Exercice
Binaka gaia-emanda

Description

Air
Oihan beltzean zoinen eder den
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Aste hotz batzuk iragan dira
etxetik joan ginela
erreka zabal ta izoztuak
itsas sakon bat bestela
baso luzeak eta mendiak
pasa dira dena dela
iruditzen zait muga zailenak
haragizkoak direla.

On. Enbeita
Dena atzean utzi genduan
maite genduna hain zuzen
eta parean jartzen direnek
hori ez dabe ulertzen.
Hesien ostean beste hesi bat
ez gaitue inun hartzen
joan ta joan hor goaz baina
ez gara inora heltzen.

A. Arzallus
Gerra batetik gatoz ihesi
hango metraila eta bala
mafioso bati utzi nizkion
dirua eta azala
ta orain aurrean hesi handia bat
altua eta zabala
ta bestaldetik beiratzen dute
gaizkile batzuk bezala.

On. Enbeita
Ez gendun izan gura gerraren
antolatzaileen esklabo
baina zakua bete izanaz
damutzen hasita nago.
Gure herria gure lepotik
distantzi handira dago
eta igual ez gara inoiz
beste inongoak izango.

A. Arzallus
Mundua gero ta zailagoa
dela ohartu hondoan
geure etxera petrolio bila
hor dijoaz erdi doan
eta orain gu ez gaituzte nahi
beraien etxe ondoan
gu ere hona ez gentozkeen
haiek ez balira joan.

On. Enbeita
Gure zeruan aspaldi baten
ez da ikusten izarrik
nahiz ta itxuraz inork ez daukan
gure kontra ezer txarrik
euren zerbaiten bila ei gatoz
ez dago esan beharrik
ta ez daukagu geuk dakarguna
mantentzeko be indarrik.

A. Arzallus
Nahiz lekuz kanpo ta denboraz at
gauzkaten ezereztuak
nahiz ta txarrantxa zorrotz hoiekin
ez izan bide erreztuak
ez pentsa denak ere ez dira
bide malkartsu estuak
agian noizbait helduko digu
bolondres baten eskuak.

On. Enbeita
Ja horrekaz be ez daukat hemen
nik neuk esperantza asko
behean lokatza, goian euria
denbora joakulako.
Boluntario batzuk badatoz
hori aitortu beharko
baina esku gitxi izaten dira
hainbeste jenderentzako.