Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-09-08 Alkiza Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Gauza zoragarria
Donostia bera
ni jarri egingo naiz
hemen egotera.
Hara gelan tipo hau
aparra topera!
Hau`re antolakuntzak
jarria ote da? (bis)

S. Lizaso
Ai jarria banio
ateari giltza!
Nere lana zera da
garbitu, zerbitza
baineran nago baina
ez altxatu hitza.
Nik’e probatu nahi nun
izarren bizitza. (bis)

M. Lujanbio
Zure buruarentzat
opari bapoa
burua ikusten diot
ze tipo guapoa!
Gero azkazal bat ere bai
ta hanketakoa
igarri det ez dala
gureetakoa. (bis)

S. Lizaso
Ez naiz zuetakoa
ta ez dut izan nahi
kontutik bizitzeko
ez naizelako gai.
Zeure fama ta guzti
joan zintezke porai!
Ez naiz izarra baina
mutil argia bai. (bis)

M. Lujanbio
“Ez zaitezela joan”
hola harrotzera?
Ni Sigourne Weaver naiz
eta zu ez zera
eta kejatzen banaiz
aberats klasera
ni ez baizikan porai
joango da bera. (bis)

S. Lizaso
Gerentzian hitzikan
ez dezu aterako
bestela nik bidea
libre kalerako
eta hau izango da
bion kalterako.
Dena txukunduko det
zu etortzerako. (bis)

M. Lujanbio
Garbitzaileak pasa
behar zun ta hobe zan
higienearen eta
ordenan defentsan.
Orain bera gorririk
ta arropa pertxan:
garbitzailea ez danik
ezin leike esan. (bis)

S. Lizaso
Garbitzailean fama
badadukat lehendik
lana gustatu ohi zait
bihotzan barrendik.
Berandu zabiltza ta
zoaz zu hemendik,
utzi kartera eta
garbituko det nik. (bis)