Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (26. 2016. Iruñea)
Représentación
2016-10-20 Iruñea Jaialdia
Conducteur/trice
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Zelaieta, Julen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur, Sustrai, zure urtebetetzea da. Denok badakigu, Julen zure adiskide minak izan ezik. Trago bat hartzeko geratu zarete, baino Julen ez da gogoratzen zure urtebetetzea denik. Disimuluan, baina Juleni hori jakinarazi nahi diozu.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julen Zelaieta

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Zazpiretan hurbildu
gara tabernara
ta trago bat hartuaz
kontu eta blaga.
Ene Julen maitea
ohartu al zara?
Urriaren hogeia
egun ederra da. (bis)

J. Zelaieta
Egun ederra da bai
ta non da sorpresa?
Urriaren zortzitik
nuen nigan presa
nigan eduki duzu
detaile aldrebesa
nere egunaz ere
gogoratu eza. (bis)

S. Colina
Ba Julen zorionak!
Ta segi nahi nuke
bizitzan dena ez baita
eskas eta kutre.
Gaur ohartu naizela
jakin behar zenuke
atzo arte neuzkala
hoita hamahiru urte. (bis)

J. Zelaieta
Laurogei eta bian
jaioa izaki
hoita hamarrak pasata
jada zenbat asti!
Hoita hamahiru zenitun
atzokoan noski.
Ongi mantentzen zara
hori ez dago gaizki. (bis)

S. Colina
Mobilak “pi-pi-pi-pi”
zen ama maitea
gero pi-pi amonak
hautsi du pakea
gero “pi-pi” nobia
“pi-pi” amantea.
Guztiak dauzkat deika
kasualitatea. (bis)

J. Zelaieta
Ba atzo zenituen
Hoita hamahiru urte
adin horretarako
hainbertze bertute
“pi-pi” ta “pi-pi” hortxe
zenbat buruhauste!
Nik ere komunera
joan nahiko nuke. (bis)

S. Colina
Ba zoaz kumunera
ta zatoz ostera
igual konturatuko
zara la ospera!
Barmanari bost euro
boteak kolpera
ronda nik ordaintzen dut
zergatik ote da? (bis)


J. Zelaieta
Zure galderak ez zun
ez buru ez zentzun
gure tartean bada
nahiko laguntasun
baina jakin nahi nuke
ta arrazoia entzun
belarriak hain gorri
zegatik dituzun? (bis)

S. Colina
Enteratzen ari da
baina terko dirau.
Nahiz eta pistak bota
denbora joan arau
tipo despistatu ta
berezia da hau
abenduan hogeian
zorionduko nau. (bis)

J. Zelaieta
Ikusten zaitut Sustrai
ez zaudela lasai.
Nik`e badut mobila
polita nolanahi.
Facebook-ean sartu naiz
nengon wi-firen zai
Aibadios ze akatsa!
Zorionak Sustrai. (bis)