Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-11-18 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-11-18 Legazpi Jaialdia
Conducteur/trice
Beloki, Ane
Bertsolaris / Auteurs
Artola, Mikel
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Koilaratxo bat zara Mikel. Gaur irakiten dagon kafesnetan sartu zaituzte.

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-11-18 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola

Nom de la strophe:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz eta gaur jaiki naizen
sekula baino alaio
sukalde honetan bada
aizu horrenbeste saio
ur irakinez zipriztinduta
ene zer egingo zaio!
Ze kristogatik ez ote nintzan
tenedore xahar bat jaio?

Dena bero-bero daukat
aurrea eta atzea
zein ausartuko da orain
ene mingain laztantzea?
Honixe deitzen zaio nahi gabe
goizetan suak hartzea
soilik desio det nagusiai
eztarria erretzea.

Jeiki orduko badaukat
kontrara hainbat atake
ta holaxe segi behar
dena edaten dun arte
baino oraintxe konturatu naiz
eta neretzako kalte
azukrerikan ez du bota ta
zertarako sartu naute?