Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Lurra eta erromatarrak [Bertsoa] / Alberto Murua

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Alberto

Description

Titre
Lurra eta erromatarrak
Dokumentuan jasotako izenburua
Lurra eta erromatarrk
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Lurra bai berba polita, badu xarma ta glamurra.
Date
2018-05-04
Air
ETAren su-etenetik
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Date de publication / empreinte
2018-08-13

Lurra eta erromatarrak [Bertsoa] / Alberto Murua

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2018-08-13 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lurra bai berba polita,
badu xarma ta glamurra.
Baina beti ez da izan
hain goxoa ta samurra.
Jende ezberdin erabiltzen
hemen laia ta atxurra.
Zalantza bat dut nirekin:
Baina norena da lurra?
"Si vis pacem parabelum",
erromatarren ikurra.
"Bakea nahi baduzue,
presta guda ta egurra".
Horrela zabaltzen zuten,
euren botere lapurra.(bis)

Erromatarren antzera,
Franco, Mola ta euren banda.
Gu askatzen zetozela
altu ta ozen esanda.
Saibi, Elgeta, Intxorta,
Sollube eta Artxanda,
Hainbat ta hainbat mutil gazte,
zenbat gorpu han etzanda!
Otxandio ta Durangon,
Gernikan milaka eztanda.
Bonbardaketak sufritu
ta irentsi behar propaganda.
Oraindik zauri asko dau,
historia gogorra izan da.(bis)

Zenbat odol eta negar
isuri gendun Intxortan.
Militaristek nahi dute
jarraitzea bide hortan.
Putin, Trump ta Netanyahu
eta batez ere OTAN,
Militaristek nahi dute
gu murgildu euren kortan.
Bakea gure ezkero
ez gaitezen gera lotan.
Maitasunezko hasiak,
Erain ditzagun arlotan.
Bizi-poza ta irriparrez,
ta ahaldenean ein txortan.(bis)