Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Aitor Bizkarra
Bertsoa entzun |
2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Aitor Bizkarra
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Erezuma
Lan kontuak dira ta
handik hona noa
etxera heldu eta
nun dago mimoa?
Nun dago laztana ta
nun da kariñoa?
nun dagoz mosuak ta
nun dau pasinoa?
ez al dozu iziotu
kalefazinoa? (bis)
A. Bizkarra
Kalefazinoak piztu
ditu bere argiak
baina zure bidaiak
ez dira garbiak
ez dituzu kontatzen
etxean erdiak
eta bastante hotzak
gaude zu ta biak
berriztatu itzazu
nire energiak! (bis)
J. Erezuma
Asko bidaiatzea
ez danez aitzaki
zu ta biok ezin gara
gaur egin bi zati
nigana hurreratu
emeki-emeki
bizitzan ikasi dot
gaur arte ederki
beheko suak piztuta
behar ei dau beti! (bis)
A. Bizkarra
Karinoa zan gure
etxeko zutabe
baina hementxe gaude
karakol ta bare
beheko sua hor dago
suabe-suabe
ipini nahi baduzu
San Juan pare
ekiozu hainbeste
diseinatu gabe! (bis)
J. Erezuma
Hara zer dinostazun
aibala, aibala!
Esan dozuna ez da
batere normala
Baina nik egongo dot
nire eginahala
ta berotuko zaitut
hau egin ahala
deabrua be hona
etorriko dala! (bis)
A. Bizkarra
Joan den hiru urtean
ez dit egin kasu
eta orain maitatzen
saiatu jo ta su
aizu amildegian
gabiltza ni ta zu
deabruak egingo
luke enbarazu
hori etorri baino
nahikoa zara zu. (bis)