Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Ugartetxea
Jakin badakit egutegian
gorri-gorri dagoela
baina jakizu espainolisten
jai-egun haundi bat dela
aho-biziko txapa horrekin
zertara zatoz horrela
egun horretan ere azaldu
zu euskalduna zarela. (bis)
Abarkas
Euskalduna naiz baina ezin dut
izan inoren eredu
Konstituzio eguna beti
gorriz digute mantendu
nahiz eta kontra egonagatik
horren menpean gaude gu
ta dakidala egutegitik
oraindik ez dute kendu. (bis)
B. Ugartetxea
Egutegia zeure oinekin
zapaltzea ez da txarra
gorriari egin arkatz berdean
gurutzatuta bi marra
edo bestela txapa horrekin
zuk ez hornitu paparra
esan beharrik ez da ahotik
joaten zaizu indarra. (bis)
Abarkas
Euskera ez lotu politikakin
ai nere lagun maitea
zenbat alditan tokatuko zen
holakoak jasatea
ba niri otu be ez zait egin
fabrikara joatea
eskubidea baita guretzat
jai egunak izatea. (bis)
B. Ugartetxea
Baina aldatu egin daiteke
Santamasera eguna
eta orduan atseden hartu
ta seian egin jarduna
nik hizkuntza dut euskera eta
kontzientzia euskalduna
ni neu lanera joan behar naiz
zuk egizu nahi duzuna. (bis)
Abarkas
Nire etxean geldituko naiz
nire alabarekin lasai
baina zuk Santo Tomas aipatu
ta esanak hortxe darrai.
Konstituzional ez zara baina
antza erlijioso bai
eta nik aldiz holakoekin
ez dut nahastuta egon nahi. (bis)