Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Amenabar, Malen
Bartra, Oihana
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen lagun batek indarkeria matxista sufritzen dau. Askotan esan deutsazue salaketa ipintzeko, baina ez dau gura izan. Oihana, salaketa zeuek ipini beharko zeunkiela pentsatzen dozu. Malen ez dago ados.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar, Oihana Bartra

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Aspaldidanik esan diogu:
"baina zer zabiltza mutil?"
Egia esan ez nuke gura
gure Anerengandik hurbil
ez nago lasai eta zeozer
egin nahiean banabil:
salaketa geuk ipini edo
tipoa geure eskuez hil.

M. Amenabar
Beraz antolau gura zenduke
berarentzat erasoa
lasai Oihana hori guretzat
izan leike frakasoa
ta salatuta gero Anek zer?
Hortxe dago arazoa
berak bakarrik emon behar dau
lehendabiziko pausoa.

O. Bartra
Baina hasi da bere egoera
goitik beheraino ukatzen
ta horregaitik hasi behar dugu
gure papelak trukatzen
bestela tipo nazkagarria
ez da ondotik uxatzen
eta pausurik ez du emango
guk ez badugu bultzatzen.

M. Amenabar
Ta bultzatzea izan behar da
guk daukagun interesa
halan da bere dogun bide hau
ez da izango erreza
Ertzain-etxera lagundu daigun
ta bertan emon baietza
orain antzean sentidu daian
bere lagunen babesa.

O. Bartra
Babesarekin beti egon da
hori da gure jarrera
baina gurekin ere ez du nahi
joan ertzainen etxera
eta gu biok joan ezean
salaketa bat jartzera
bihar agian joan beharko gara
heriotza salatzera.

M. Amenabar
Holako ideak ere pasatu
jatez bai niri sekula
lagundu egin behar deutsegu
ai, baina zein da formula?
Bide luze bat dogu aurrean
ezin doguna kalkula
berak hain argi euki behar dau
guk asko maite dogula.