Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Description

Air
Kintak jarrita ondorenian
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitzan zehar ikusten dira
horrenbeste disparate
biolentziaz jardutakoan
gero zenbat albo-kalte
justiziaren jauregi aurrean
neuk be hartu nahi neban parte
pankarta atzean jarri naz eta
ni ez naz egon aparte
nahiz ta itxita ikusi leiken
justizian hainbat ate
lasai egon naz, lasai animoz
ikusi zaitudan arte. (bis)

Bihotza ere iraultzen jata
ikusten dodan aldiro
hor ertzaina bat daukat aurrean
jadanik ez dogu giro
protestarako guk bagenduan
hemen hainbeste motibo
aurrean jarri zara zu eta
badaukat nahiko bertigo
gaba haretan gertatu zana
oroitu baitot barriro
agian zure lankide batek
hil ebalako Iñigo. (bis)

Gizartea ta zure artean
zer nolako arrakala!
Hau ezkutatu gura zenduen
ta hori ez da normala
ta begiradak gurutzatzean
urduri nago aibala!
Halan be noski mantendu dautsut
ni aurrean nagoala
oso luzea izan daiteke
agian geroko itzala
gainera dago begira ezer
pasau ez balitz bezala. (bis)