Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Politikari baten komunikaziño arduraduna zara. Zeuk idazten dautsazuz diskurtso danak. Agerraldi jendetsu batean berbetan dago orain eta txalo zaparradak eten bakoak dira. Inbidia sentitzen dozu.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez da gure irudia
jada Federico Lorca
homosexual batek nola
jarri odola borborka?
Herri batu baten nola
izan norbait poliglota?
Hizkuntza txiki guztiak
soilik dira anekdota.
Feministekin jarraitu
beharko dugu mokoka
eta inmigrante denak
behar dira kanpora bota
gure España batua
jada arriskuan dago ta.
Eta jendea bibaka
eta jendea txaloka.

Denek "Abascal ze ona!"
Denek "Abascal ze guaya!"
Nik ere izan nahi nuke
tipoak daukan soslaia.
Paparra beti puztuta
eta hain tipo garaia
argi da iritsi zaio
gaur triunfatzeko garaia
argi daukagulako guk
zein dugun gure etsaia
ai, baina ni ikusita
mitin hontako paisaia
nire izkina honetan
ez nago horren lasaia
guk denok dugu barnean
jakina botere nahi.!

Ikusten ditut bibaka
txaloka, "Abascal guapo!"
ta egin gurako nuke
azkar atrilera salto.
Burua jeitsita ezin dut
egin hemendik eskapo
umiltasuna ez zuten
eta sortu niretzako
ai, baina nire antsiak
aguantatu beharko
utzi behar nire indarrak
igual beste baterako.
Ondo pentsatu ezkero
hori ere ez dago txarto
izena eman behar dut
nik presidentetzarako.