Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Bertso berriak nere maiteari jarriak [Bertsoa]
Bertso berriak nere maiteari jarriak [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
BERTSO BERRIAK NERE MAITIARI JARRIAK
-1-
Bertso berri batzuek
Nahi nituzke jarri (bis)
Aspaldixotik
Esautzen dedan
Dama politari. (Ja jai).
-2-
Gorputza liraña du
Ta oraindik gastia
Nayago nuke
Zu baziñake
Nere emastia.
-3-
Zure aitak ezautzeko
Badaukat gogua
Zure aurrian
Nik emateko
Satisfaziyua.
-4-
Krabelin gorri eder bat
Jardiñian dago
Ura neretzat
Izango dala
Dudarik ez dago.
-5-
Goizian jeki eta
Lenbiziko lana
Maitia daukat
Pentzamenduba
Jarriya zugana.
-6-
Udaberrian txori
Politen antzera
Nik ere nai-det
Zurekin bizi
Konforme bazera.
-7-
Egun ditxosu ori
Etortzen danian
Esposatzera
Juan bear degu
Automobillian.
-8-
Begi beltz eder oyek
Nolatan dituzu
Amaika mutill
Gazte suk miñez
Jarriyak dituzu.
-9-
Ez nuben sinistuko
Probatu ezian
Aiñ neska gazte
Ederrik zanik
Lurraren gañian.
-10-
Bazenekizuke zuk
Guziyoren berri
Zuregatik nik
Egiñak ditut
Milla txorakeri.
-11-
Ametz gozo eder bat
egin-den lenguan
Zure abesti gozo legunak
Entzuten negoan.
-12-
Zurekin itz egiten
Jartzen naizenian
Ai! zer nolako
Poza sentitzen
Dedan barrenian.
-13-
Kayolian txoriya
Egotenda triste
Ni ere ez naiz
Alegratutzen
Zu ikusi arte.
-14-
Ai! nork izan lezaken
Zoriontasuna
Mundu onetan
Irabazteko
Zure maitasuna.
-15-
Zu bañon aingerutxo
Politagorikan
Ez det nik uste
Zeruan ere
Izangodanikan.
-16-
Zoriona nai nuke
Nik zugan ikusi
Biyotz biyotzez
Esaten dizut
¡Agur ondo bizi!
Bertso berriak nere maiteari jarriak [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001147.tif |
xdz5_btx_001148.tif |