Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Bertso berriak [Mila bederatzirehun eta hogei ta seian] [Bertsoa]
Bertso berriak [Mila bederatzirehun eta hogei ta seian] [Bertsoa]
Nom de la strophe:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Milla bederatzireun eta ogei ta seyan
Algorreko illaren lenengo jayan,
zazpi treñeru ziran Donostiko bayan,
dianak premiyua irabazi nayan,
alkarren pelian,
aurretik jun nayan,
danak arrabiyan
ez une lasayan,
baña Ondarrutarrak azkarren izan.
2
Donosti ta Ondarrua, Pasai ta Ondarrabi,
auek laurak zituzten lenengo jarri,
zorrotz begiratutzen zioten alkarri,
iñork ere etzuten nai izan parregarri,
tira arraunari,
memoriak argi,
zuzen nai etorri,
trantze txarra da ori,
gaitz da bentaja kentzen ona danari.
3
Pasai ta Ondarrua lenengo egunian
auek etorri ziran danen aurrian,
berriz probatu ziran urrengo igandian,
txalupak trukatuta usatzen dan gisan,
lagun bardiñian,
jenioz piñian,
jo alegiñian,
gogor arraunian,
gizon senduak daude Ondarru aldian.
4
Premiyo ta bandera trabes eta guzi,
oyek eta geyago zuten merezi,
aspaldiyan ez dira jokatzen ikusi,
jendiak uste zuan ziotela utzi,
oreik ez etsi,
lenguari eutsi,
indarra erakutsi,
txorakeri gutxi,
orain ere auek dira kostan nagusi.
5
Lenagatikan ere entzuten genduan
arraunlari on asko zala Ondarruan,
ogei ta zortzi urte da ez dirala juan,
banderakin etorri ziraden orduan,
neuk dakat goguan
nola ikusi nuan
pozikan orduan
nola ez daguan
arraunak dantzatutzen oyen moduan.
6
Amalau lagunekin patroya Beitia,
kuadrilla guztiak da balientia,
ikaratu gaituzte kostako jentia,
ori da arraunian ondo jatia,
da borondatia
gogoz egitia,
txalupa jitxia
zuzen ibiltzia,
sei bertsorekin orra errematia.
Bertso berriak [Mila bederatzirehun eta hogei ta seian] [Bertsoa]
Nom de la strophe:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_001177.tif |
| xdz5_btx_001178.tif |
