Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-03-04 Biriatu Jaialdia
Conducteur/trice
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Auteurs
Agirre Goia, Unai
Arzallus, Amets
Arzallus, Maddalen
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ederki jakingo duzue aurten txirrindularien Frantziako Tourra Senperen izango dela, eta zuek horretarako prestatzen ari zarete. Unai entrenatzailea izango da; Maddalen, medikua; Andoni, taldeko liderra; Maialen, behetik gora datorren txirrindulari gaztea, eta, Amets, telebistan ateratzeagatik edozer egingo lukeen zalea.

Description

Air
Hona bildots eztia
Nom de la strophe
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
20

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Lider haundi batekin
hementxe gaude gu
lau Tour irabazteko
preparatu degu.

M. Arzallus
Nik prestatuko ditut
odol eta EPO
Andonik dena behar
du irabazteko.

A. Egaña
Garai batean izan
puntaneko atleta
orain ez dut deus ere
liderra naiz eta.

M. Lujanbio
Nik eutsi egin behar
nahiz izan joan nahia
usaitzen noa honen
usteldu usaia.

A. Arzallus
Eta aurten Tourrak du
Ezpeletan zita
aurten azalduko naiz
piperrez jantzita.

U. Agirre
Ta botila karraio
Maialen lan dana
zuretzat ura eta
honi paratxana.

M. Arzallus
Lasai egon Maialen
dena dut hortako
EPO pixka’t gehio dut
beti zuretzako.

A. Egaña
Liderra ez al da beti
taldearen babes?
Telebista etortzen zait
nahiz eta neuk nahi ez.

M. Lujanbio
Gregario deitzea
da hauen zioa
baina argi ta garbi da
esplotazioa.

A. Arzallus
Bost urtetan pixkana
joan naiz biluzten
aurten zer kendu gehio
ja ez dut ikusten.

U. Agirre
Buruari begira
jar zaitezte ti-ta
zaharrak hobea dauka
aerodinamika.

M. Arzallus
Nahiz hurbilduko naizen
xiringak hartuta
positibok badaude
ez da nere kulpa.

A. Egaña
Ni ez naiz makurtuko
tximinoen modura
Maialen ekar zazu
botelin bat ura.

M. Lujanbio
Jarri aurrean ta kendu
haize eta gandu
baina honek haizea
buru barruan du.

A. Arzallus
Liderra hor pasa da
zerbait egin nahian
hori ez al zen ibiltzen
Hinaulten garaian?

U. Agirre
Nahiz lider Andoni den
gaur hasera baten
eztulka hasten bada
uzten dizut joaten.

M. Arzallus
A ze talde txarra nik
hartu dudan aurten!
A ze ridikuloa
egingo duzuten!

A. Egaña
Ni naiz garai bateko
lider txapelduna
gaur egun medikuak
konpontzen ez duna.

M. Lujanbio
Ta bizikleta ere
ez dago itsusi
sillinaren azpian
motor eta guzti.

A. Arzallus
Berdin dio txar-txarra
bada hauen taldea
nik egingo dizuet
publizidadea.