Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-03-10 Zigoitia Berezia
Conducteur/trice
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Umetako lagunak zarete eta dagoeneko 75 urte dituzue. Pentsioak eta bizimoduak nahi adinerako ematen ez dutelako, elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duzue. Gaur hasten da zuen arteko bizikidetza.

Description

Air
Geldirik ezin naizela egon
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Lehen gure etxeko bakardadea
genuenez basamortu
bizitza, gastua ta guztia
elkarbanatzea otu.
Gaur lehen eguna, lehen otordua
eta hau banatzea lortu
gaur bazkaria zuk preparatu
ta tertulia nire kontu.

A. Martin
Ai, Oihanita izango dugu
espero beste problema
nork egingo du zerrenda ta nork
excela ta teorema?
Bazkaria nik egin nezake
jaso ezkero ordena
nik egiten dut bloke osoko
arroz txuririk onena.

O. Bartra
Arroz zuria barkatu baina
ez dut izango gozakaitz
gauza eskas ta gordinagoak
jan izan ditudanez maiz
arroz zuria, porru patata
hartu leikez modu alaiz
oso-oso gutxi jasota ere
oso esker onekoa naiz.

A. Martin
Begira zazu gure kontuen
zenbaki gorrietara
arrozarena ikusi duzu
aitorpena egin dut jada.
Ez esku onik ez lehengairik
dena nekea ta traba
gu zoriontsu biziagatik
gu goseak hilko gara.

O. Bartra
Baina gosea be kendu leike
gutxienez borondatez
oso gustora egongo gara
etxean gu elkar maitez
diru pixka bat pote bezela
jarri lei denbora batez
Benidorrera joan naiteke
horrekin gu bion partez.

A. Martin
Benidorrera joan zintezke
ta hangoei egin kasu
sofako nire ertzean hola
ezetz egin enbarazu.
Pisua hola banatuz gero
ze lagun onak ni ta zu
zu Benidorra joan bai baina
alkilerra ordain zazu.

O. Bartra
Alkilerraren dirua nire
izan behar dela nonbait
ta tripetako zorriak ere
asetu behar nolabait.
Nire ondoan zirika zaude
ta hala ere gustatzen zait:
ze ondo! Aspaldi ez neukan eta
gorrota nezakeen norbait.

A. Martin
Jo, mila esker ze maja zauden!
Hori ez nuen espero
gorroto horrekin biziko zara
beste hamarkada bat edo.
Komunean nik denbora behar dut
arau bat da ta hor bego
ordu ta erdiz okupatuta
egongo baita goizero.