Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-05-05 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Erkizia, Irati
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Sofan etzanda zaude
biba alegria!
Nere ahalegin sorta
ezin igerria
muitu gabe oin punta
eskuak, gerria
Oihana iruditzen zait
liluragarria
zure feminismoan
kontzeptu berria. (bis)

O. Bartra
Orain hizketan gaude
kontzeptu posibleez
gure etxeko lanez
ez zureez, ez nireez
orain arte denei
ein diezu ihes
ez zenuen ikasten
orain arte hitzez
ikasarazi dizut
ekintzaren bidez. (bis)

S. Colina
Zertan bihurtu duzu
hau putzu odoltsu?
Berriro ote zatoz
gerrara gogotsu?
Nik urtetan egin dut
hainbeste esfortzu
harriko, garbiketa…
ez zara ariko zu.
Ez dudala deus egin
zeuk soilik diozu. (bis)

O. Bartra
Lehen nahiago zenuen
zuk sofan eseri
bai gordetzen zenuen
pare bat galtzerdi
ez ezer erosi ta
ez ezer eskegi
eta orain ez al da
zuretzat gehiegi?
Dena hau kontau beharra
zure laguneri. (bis)

S. Colina
Barka beti izan naiz
lanen zaletua
ez naiz sekula izan
horrek kaltetua.
Lagunei zertan esan
sarri galdetua?
Galdetu nahi nizuke
probestuz lekua:
hau zer da lekzio bat
hala mendekua? (bis)


O. Bartra
Lehen gustatzen zitzaizun
dana narrastea
etxean guztia zen
nahaste-borrastea.
Horrek eragin zidan
kriston desgastea
hasieran helburua
zena ikastea
gerora gustatu zait
sufriaraztea. (bis)

S. Colina
Berandu baina hartu dut
garbiketan trena
apurka arakatu
dut nere barrena
onena ateratzeko
leunduz txarrena
baina ohartu al zara
horrek dakarrena?
Zara ni sufriaraziz
gozatzen duena. (bis)

O. Bartra
Pixka bat sufrituta
a ze gozamena!
Aldaketak behar du
oso nabarmena
orain zure gain hartuz
etxeko ordena
arropa garbitu ta
sukaldearena...
Oindik neuk egiten dut
ikusten ez dena. (bis)