Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-05-09 Legorreta Jaialdia [Bertsoa]

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-05-09 Legorreta Jaialdia
Conducteur/trice
Artola, Imanol "Felix"
Sujet proposé
Pasa berri da maiatzaren bata. Bertsolariok ere beharko duzue bada sindikatu bat? Hirurok elkartu zarete sindikatu bat egiteko. Manifa ere egin duzue eta orain hasi zarete hizketan.

Description

Air
Goizian goiz jeikirik I-A
Nom de la strophe
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-05-09 Legorreta Jaialdia [Bertsoa]

Nom de la strophe:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Aldarrikatuz gure
dohai ta indarrak
debekatu behar dira
gai jartzaile txarrak. (bis)

M. Goiogana
Bertsoak borrokaren
traza asko ditu
lan gutxiago egin
ta gehio luzitu. (bis)

M. Akizu
Euskal Herri honetan
daude LAB ta ELA
eta bertsolarion
gune da “labela”. (bis)

U. Mendizabal
Euskal Herri, Gipuzkoa
gero txapelketan
parte hartzeko irabazi
behar da Legorretan. (bis)

M. Goiogana
Legorretan garaitu
hori da egitan
baina ez hamarretan
baizik ordu bitan. (bis)

M. Akizu
Gure baldintza onak
behar dira bermatu
bihar goizean nahi det
paroa kobratu. (bis)

U. Mendizabal
Nabarmentzeko hirurok
daukagun brillua
zuek afaldu kostilla
guk solomillua. (bis)

M. Goiogana
Kabiarra ere bai
horrekin batera
ta bat`e ordaindu gabe
bagoaz etxera. (bis)

M. Akizu
Ibili behar degu
guztiok hitzeko
lau trago ta mila euro
rima bakoitzeko. (bis)

U. Mendizabal
Pena ematen dute
lo-lo-loi askotan
koro hobea behar
da bertso saiotan. (bis)

M. Goiogana
Baloratu behar da
bertsolarien hitza
konbenioko orduak
gainditzen gabiltza. (bis)

M. Akizu
Bete beharrak ezin
ditugu bigundu
gure estribilloa
txaloez lagundu. (bis)

U. Mendizabal
Leorretan saio txarra
ezin da sinetsi
errua bota behar
zaio Odei Lopezi. (bis)

M. Goiogana
Odei aipatu duzu
halakoren baten
nagusi gisa dabil
bera CONFEBASKen. (bis)

M. Akizu
Presiorik gaurko hontan
jarri nahi ez genuen
baina ea eskua
nork altxatzen duen. (bis)