Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin, Egoitz Zelaia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-07-25 Elizondo Berezia
Conducteur/trice
Casabal, Haritz
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Zelaia, Egoitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Alaiak atzo gauean esan zion Egoitzi: “Bihar joango gara bizikletan ibiltzera?” Alaiak ez zuen alarma jarri, eta Egoitz goizeko bederatzietan joan zaio tinbre-joka.

Description

Air
Zelaia ikusi dut
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin, Egoitz Zelaia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Zelaia
Gaur ez dago euririk
ez lur ta ez putzu
ateratzea ez da
horren arriskutsu.
Atzo ibili ginen
zuzen ni eta zu
kanpora ateratzeko
gogorik ba al duzu? (bis)

A. Martin
Goizeko beatziak
ta hain irrifartsu
hain kaskodun hain pozik
eta hain indartsu
ez zaidazula berriz
inoiz egin kasu
edo aurreko saskian
eraman nazazu. (bis)

E. Zelaia
Nabaritzen da hemen
daukazun kemena
problema bat daukagu
hemen tonuena.
Hala ere gainditu
liteke problema
bietan zu zinelako
hau ein nahi zuena. (bis)

A. Martin
Garbitu gabe daukat
nire Astorea
eta zabaldu gabe
nere adorea
zureak gaur ez al du
porrot zaporea?
Ezin duzu ulertu
nere umorea. (bis)

E. Zelaia
Zure umorea da
absurdo xamarra
hala ere erabili
dezaket indarra.
Planak egin ditugu
beti barra-barra
hemen bietan aizu
nor da lagun txarra? (bis)

A. Martin
Lagun txarra zu zara
lotan ez uzteko
horrela azaltzeko
kolpez ezusteko.
Ez nago prest belaunak
nekez biluzteko
baina gera gintezke
Tourra ikusteko. (bis)

E. Zelaia
Horren bidegabea
nolatan zara zu?
Berriro ere sortuz
zenbait enbarazu.
Gaurko hontan bederen
eman zazu kasu
eta kafe batera
gonbita nazazu. (bis)

A. Martin
Hitza nahiz egin zaidan
ahotik labaindu
lagunak behar dira
maitasunez zaindu.
Beraz hitzez nahi nuke
lehengoa apaindu:
nik gonbidatzen zaitut
eta zuk ordaindu. (bis)