Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-08-12 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Intxauspe, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Agirre Goia, Unai
Colina, Sustrai
Ibarzabal, Nerea
Lujanbio, Maialen
Sarriegi, Aitor
Urbieta Aizpurua, Aitor
Sujet proposé
Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Ez daki bat nik fundamenturik
egin leiken gaurko honetan
baina guztiak mendizaleak
irten dira bueltan-bueltan
Adarran puntan zegoen Unai
han etzanda itzaletan
belar txiki bat ahoan eta
todoterrenoa bertan. (bis)

U. Agirre
Egia da bai nei egoteko
gustatzen zait mendi gaina
baina pausotan pasatu gabe
hartu ohi diot tamaina.
“Nerekin jetxi nahi al dek Aitor”
esan nion alajaina!
Baietz pentsatu zula seguru
etzez esan zidan baina. (bis)

A. Sarriegi
Ta Gipuzkoan nahiz ta mendia
badegun ondo gogotik
komeni zaigu bueltaxkaren bat
ere egitea ondotik.
Anbotarantza abittu nintzen
hain zuzen Aramaiotik
ta bapatean Nerea irten zan
Anbotoko haitzulotik. (bis)

N. Ibarzabal
Mitologia kontuek nahiz ta
nauten apur bat gogaitzen
mendi puntara atera nintzen
eguraldi ona baitzen.
Aramaion be festak genitun
eta ai horren gogor zen!
Festa guztiak beti ez dira
guk nahi bezala amaitzen. (bis)

A. Sarriegi
Ta Aitor berriz Zarautz aldean
ez zan ez alferrik jaio
inguru hontan afizioak
asko dira ta hortan iaio
golf zelaieko ttonttor batean
zebilen makil karraio
kosta aldean ia mendia
edozeri esaten zaio. (bis)

A. Urbieta
Azken portutan mendian gora
gu horren modu torpean
ta gaur golfean probatu nahi nun
makilakin egotean
Jakin nahi nuen kolpe bakarrez
sartzea posible ote`an
baina bat bera ere ez det sartu
hamargarrengo kolpean. (bis)

A. Sarriegi
Ta iazko udan nunbait joan nahi nun
Euskal Herritik aparte
Himalaiara alde egin nuen
ta pentsa zenezakete
Maialen hantxe bere azal ilun
ta mutur estu bitarte
xerpa bat zala pentsatzen nuen
maskara kendu zun arte. (bis)

M. Lujanbio
Goi menditara abiatu naiz
ta intentzioz beteta
lehenago Martin Zabaletak`e
nola egin zuen buelta.
Bertso saiotan Farias, Cohibas…
Aitor ez nazazu tenta!
Ni errez noa oxigenorik
gabe aspaldi ohitu nintzen ta. (bis)

A. Sarriegi
Ta Sustraik berriz aukeratua
zeukan Hernioko punta
badakizue gurutzez ondo
dagoela hornituta
baino aurtengo udan haizea
gogor ibili degu ta
hantxe zegoen hanka ta beso
gurutzeari helduta. (bis)

S. Colina
Nahiz ta Hernio izan zitekeen
Colinaren paradisu
haize ekaitza lehertu zen eta
nago beldurti eta izu
behera eginda ezinik nabil
ta Sarriegi adizu:
ze iruditzen zaizu laguna
zuri helduko banizu? (bis)