Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Ikusirik Bilboko
mapa ta argazki
bertan igaro nahian
nabil lau arrasti.
Igogailuan topo
eginak zehazki
nundik hasi ez dakit
harrituta aski
zergaitik begiratzen
didazu hain gaizki? (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Bat joatean bestea
dator berehala
pasilloetan barna
askoren itzala
Bilbo bihurtu danez
munduko eskala
jakin jada apur bat
nazkatu naizala
bainan halan be ez da
ezer pertsonala. (bis)
S. Colina
Ulertzen ditut zure
kontu ta azalpen
egoera ez duzula
gehiago jasaten
baina ez ote zaude
kontraesan baten?
Zu`re ez al zara inoiz
kanpora joaten?
Ta han ez ote zara
turista izaten? (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Kanpora joaten naz
baina ez hain errez
ia oporrik barik
nauelako berez.
Bai nazkatu egin naz
aspaldiko legez
baina beteta nago
ni kontraesanez
nirea onartzen dot
baina bestena ez. (bis)
S. Colina
Pisua alkilatu
nuen Airbnbin
ofertan zeudela ta
Bilbo eta Berlin.
Beraz zure kontuak
neri berdin-berdin
zergatik haserretzen
zara turistekin
ta ez negozioa
eiten dutenekin? (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Hoiek ez dira ibiltzen
diru aldetik kutre
negozioa iteko
hamaika bertute.
Oporrik barik pasa
dodaz hiru urte
tratu bat igual biok
ein behar genduke:
nirea astebetez
zurearen truke. (bis)
S. Colina
Horrela konponduko
badugu gatazka
tratuak izango du
gizon, arrakasta
estimatua baitut
bilbotarren kasta.
Orain kalera noa
zai dut pintxo bazka
ni zu errespetatzen
saiatuko naiz ta. (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Ziur Plaza Barrira
zoazela bueltaka
han be hainbat turista
artez ta zeharka
zeuk be itxiko dozu
hemen zure marka
tipo jatorra zara
nahiz laster eskapa
behintzat berba egitera
geratu zara ta. (bis)