Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-08-20 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Auteurs
Akizu, Maialen
Sujet proposé
Azken hamabost urte pasatu dituzu hilero 2.000 kilometroko bidaia egiten zure lehengusua bisitatzeko. Orain jakin duzu Puerto de Santa Mariatik Zaballako espetxera ekarri dutela, hau da, 100 kilometrora.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu

Hamabost urte pasatu dira
baina ez degu ahantzia
gerturatzeko albisteak du
ororentzat garrantzia.
Hasieran ze poztasuna ta
hasieran negar antsia!
Nahiz eta mila kilometroen
distantziaz zen jantzia
kilometrotan ezin da neurtu
kristal baten distantzia.

Hauskorra degu politika ta
hauskorra degu kristala
azken bisitan ez nun ikusi
beti ikusi bezala
nahiz ta irripar egiten zuen
aurpegia zein makala!
Orain honuntza ekarri arren
ta gerturatua hala
denbora dugu noraino urrun
joan den ez dakidala.

Ta politikon estrategiak
horrelakoa dakarte
eskertu arren esker-emate
bat daukat oso aparte.
Ondo dakigu injustizia
honek dauka zenbait kalte
eta hemendik segitu nahi dut
gaur eta bihar jo ta ke
ez gertuago, ez hurbilago
etxean eduki arte.