Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-09-07 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitor enamoratu egin da. Bikoteak ordea “Poliki” esan dizu;“Denbora behar dut norbaitek ukitu nazan”.

Description

Air
Ai hori begi ederra A
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maitea ene lorea
ene indar adorea
zein da nere balorea?
Hain desberdina bada begiek
dakusaten kolorea
denbora uztea hobea
min bat baitezu gordea
nik maite zaitut ordea.

Fereka edo laztana
goxotasunez emana
ezin zuzendu zugana.
Barruan zauri bat badaukazu
gertakari baten zama
horrek urruti narama
zer da gertatu izana?
Zer da nik ez dakidana?

Daukazun zauria kasu
ni aparte naramazu
baina ulertzen det aizu.
Lehen pasatako zer gogor hura
berriro berritu zaizu
beldurtu egin zera zu
isilean daramazu
ta dena esan didazu.

Ohe berean erbeste
bagera bi lagun gazte
maitasun hau ez da aske.
Nere poza da zure minaren
zure beldurren kontraste
ta ez hasi denbora eske
bai poliki joan gaitezke
maite zaitut horrenbeste.