Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Représentación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Iguaran, Oihana
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Txiste afari batean zaudete. Zu, Iñaki, kontalariaren edozein txiste entzunda barrez
lehertzen hasten zara. Oihanari ez zaio irribarrerik ere atera oraindik.

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Iguaran

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi:
Txiste afariakin
badegu hainbat jai
denak malkotan hasi
ta horrela jarrai
Amasatar batenak
kontatu ditu bai
baina ez da zugatik ta
parre egin lasai. (bis)

O. Iguaran:
Amasarraren kastak
berez dauka garra
kurrinka gorri-gorri
agertu beharra
algaraka ez det nahi
nik galdu indarra
nik barrura begira
egiten det parra. (bis)

I. Apalategi:
Beraz barrukaldean
dezu hainbat sute
baina kontsejutxo bat
eman nahi nizuke
denek bezela parra
egin'zazu zuk'e
edo bestela zuri
egingo dizute. (bis)

O. Iguaran:
Hori aguantatzeko
badaukat tenplea
zuri egin dizute
ja par dexentea
parrez lehertzen ari da
tipo enklenkea
nik nahio det umore
intelijentea. (bis)

I. Apalategi:
Finolis jarri zaigu
gure poxpolina
umoreakin ere
nahi du etekina
soilik onartzen dezu
xuxena ta fina
ez al da umore ona
Olasagastina? (bis)

O. Iguaran:
Bai, erronka kontuak
ez dit egiten gaitz
apustuen graziaz
konturatu naiz maiz
besotan hartu'zazu
zabiltzanez garaiz
eta lortu ezean
parrez lehertuko naiz. (bis)